EHKIEren VIII. Festibala 2025ko abenduaren 5-6-7-8an ospatuko da, eta EGUN GUZTIETAN geratuko diren partaideek izango dute lehentasuna. Egun batzuk bakarrik bazatoz, izen-emate formularioaren aukeretan zehaztu behar duzu.
PREZIOA
320€ (290€ EHKIE bazkiadeak)
Tailerrak, ostatua eta bazkariak barne.
** Laguntzaile aukera (lekuak bete arte): 270€ (240€ EHKIE bazkiadeak)
PROGRAMA
Eguneroko eta ordurokako programazio detailatua laster izango duzue eskuragarri.
IZEN-EMATEA
Hurrengo botoia sakatuz izen ematea burutzeko orrira joan zaitezke.
WORKSHOPS
Linda Bufali (Italia)
KIa 1998an ezagutu nuen, antzerki fisikoaren ikastaro batean. Txundituta geratu nintzen eta ikaskuntza prozesu luze bat hasi nuen, gaur arte dirauena.
2008tik, zenbait komunitate italiarretan zein atzerrian irakasten aritu naiz (Espainia, Frantzia, Austria, Alemania, Belgika, Ukrania, Grezia, Israel, Japon).
Irakasteak, nire ikerketa propioa elikatzea zein gainontzekoena lagundu eta sostengatzearen beharra asetzea esan nahi du niretzat.
Ekimenak sortu eta antolatu ditut KIa ahalik eta gehien zabaltzearen desioarekin (Italy Contact Camp eta CicloNomade), izan ere, uste dut gugandik, gure gorputzetik hasten den errebolta paregabe, indartsu eta osasuntsua dela.
Pertsonalki, KIa, konpromezu sozialetatik at norbait ezagutzeko, meditatzeko eta mugitzeko premia bizirik mantentzeko, bizitza honetan dudan modurik onena bezala bizi dut.
Bizitza mugiendua da, bikotean mugitzeak konszientzia azeleratzen du.
Gaur egun 47 urte ditut, 27 eta 5 urteko bi seme-alaben ama naiz. Bi urteko mutiko baten amona ere banaiz.
Joaquín Alfei
Dantzaria, dantza ikerlaria, Psikologian doktorea (KU Leuven – Belgika) eta psikoterapeuta da. Dantza eta inprobisazio, psikologia eta filosofiaren praktiketan egonda, Joakin, dantza inprobisazioaren eta zientziaren “ezagutza bideekin” eta “keinuekin” obsesionatuta egon izan da. Subjketu/objektuaren arteko dibergentzia klasikoari desafio eginez, bere dantza esplorazioan zein lan akademikoan.
“Mugimenduan-pentsatzea”-n hazi da Bruselasen, eta haiekin ikasiz, euren inprobisazioaren inguruko materialekin gehien elikatu izan duten dantza artistak D. Lepkoff, K.J. Holmes, J. Hamilton, L. Nelson, C. Morrisey, R. Chung, N. Little, S. Smith, M. Kivaldy eta K. Nelson izan dira.
Dantza eta (kontakt) inprobisazioa multifazetiko gisa ikusita, gaur egun, ikasketaren alderdi fisikoetan guztiz murgilduta dago, bai eta teorian, elkarrizketan eta idatzizko sorkuntza artistikoetan ere.
Orain dela urte asko (kontakt) inprobisazioa ezagutu izanda, bere burua forman zentratuta aurkitu zuen, nazioartean dantzatuz eta irakatsiz (AEB, Japon, EB, Hego Amerika).
Zenbait (aspaldiko) dantza ikusteko, joan Vimeo I https://vimeo.com/user154670378
Idazketa akademikoan interesa izanez gero, ikus
https://scholar.google.com/citations?user=EqcVWiEAAAAJ&hl=es
MUSIKARIAK
Shakti Olaizola (Euskal Herria)
Ahotsaren lanean espezializatua. Arte eszenikoen arloan 10 urte baino gehiagoko esperientzia profesionala eta musikoterapeuta gisa trebatua. Betidanik gorputzari eta bere aukera amaigabeei lotua, akrobazia, dantza eta eszenaren bidez. Duela urte batzuetatik, musikarekin eta ahotsa gorputzean, mugimenduan eta espazioan nola esku hartu ikertzea erabaki zuen.
Andrés Alonso (Burgos)
Andrés Alonso musikaria, musikoterapeuta eta dantzaria da. “Ambient” musika, minimalismoa, elektronika eta afrikar, indiar eta mediterranear musika tradizioak ikertzen ditu. Inprobisazioa kontakt dantzaren zerbitzura jartzen du, gitarra prozesatua, elektronika eta landa-grabaketak erabiliz.
Informazio gehiago eta zalantzak

