Festibala 2019

PROGRAMA

Abenduak 5
17:00h: Iristeko ordua
20:00h – 21:00h: Afaria
21:30h – 24:00h: JAM

Abenduak 6-7
09:00h – 09:40h: Gosaria
10:00h – 13:00h: Mirva Mäkinen

13:30h – 15:00h: Bazkaria
16:00h – 19:00h: Sofie Dubs

19:30h – 20:30h: Afaria
21:00h – 24:00h: JAM irekia (5€ kanpotik datozenentzat).

Abenduak 8
09:00h – 09:40h: Gosaria
10:00h – 12:00h: Mirva Mäkinen + Sofie Dubs
12:00h – 14:00h: JAM

14:00h: Bazkaria eta agurra

Prezioa

210€ (190€ EHKIE bazkiadeak)

Tailerrak, ostatua eta bazkariak barne.

** Laguntzaile aukera (8 lekuak bete arte): 170€ (150€ EHKIE bazkiadeak)

IZEN-EMATEA

Hurrengo botoia sakatuz izen ematea burutzeko orrira joan zaitezke.

WORKSHOPS

Mirva Mäkinen

Sostengu mugikorra eta hegaldi teknikoa inprobisazio kontaktuan
Kontakt Inprobisazioa, kontaktu fisikoan dauden bi gorputz mugikorren arteko komunikazioan oinarritzen da, beti ere grabitatearen, bultzadaren eta inertziaren lege fisikoen araberan. Gorputzak, sentsazio horiek sentitzeko, gehiegizko duen muskulu-tentsioa askatuz, mugimenduaren fluxu naturalean abandonatzen ikasiko du. Klasean lurreko bira praktikatuko dugu, erortzen utziko gara, buruz behera jarriko gara, harreman puntu bat jarraituko dugu eta pisua emango diogu bikotekide bati. Sostengu mugikor batetara zuzenduko gara eta hegaldi leunaren teknika lantzea izango ditugu helburu.

Biografia
Mirva Mäkinen, 2018tik Dantza Doktorea da Helsinkiko Arteetako Unibertsitatearen eskutik. Bere doktoretzaren ikerketak gorputzean eta Contact Inprobisazioan oinarritu ziren. Horrez gain, 2000. urtean Dantzan lizentziatu zen Finlandiako Arteetako Unibertsitatean, ordurako, bazituen Gorputz Heziketako ikasketak eginak Jyväskyläko Unibertsitatean.

2000. urtetik Mirva dantza-irakaslea da Kalli Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskolan. Nazioarteko dantza eta harremanetarako inprobisazio jaialdi askotan irakasle gisa ere parte hartu du eta dantza konpainia eta koreografo ezberdinekin lan egin du, hala nola: Karttunen Kollektiv (Jyrki Karttunen koreografoa), Circo Aéreo New Circus Company, (Joona Halonen koreografoa), Echo Echo (Irlandako) dantza konpainia, Frey Faust, Joerg Hassmann eta gaur egun Finlandiako koreografo Valtteri Raekallio lankidetzarekin.

Dantzan mugimendu leuna eta jarioaren sentsazioa bilatzen ditut. Mugimendua, haren erritmoa eta gorputza bizitzeko modu desberdinak ikertzea ditut gustoko. Gorputza, erlaxazio osotik tensio intensitate haundira ekarriaz, dantza sentsazioa sortzen da. Hau niretzat, gorputzak duen arnasa eta mugimendua sortzeko gaintasuna da.

www.mirvamakinen.com

Sofie Dubs

Kontakt inprobisazioan dauden espazioak
Harremana espazioa da…

Tailer hau kontakt inprobisazioaren konposaketa espazialaren gaian zentratuko da. Horretarako, kontakt inprobisazioan jokatu daitezkeen hainbat erlazio-geruza ikertuko ditugu: Gorputzak, larruak, espazioak, denborak, erritmoak, testurak, tesiturak, arkitektura, ingurune naturala, soziala, politikoa, emozionala…

Proposamen fisiko, poetiko, sentikor eta filosofikoetatik abiatuta, bakoitzak inguratzen gaituen “gorputz-ingurunearekin” erlazioak fintzen joango gara. Lekukoaren paperak ere harreman horien kontzientzia izaten lagunduko digu.

Garaionek eskaintzen digun aparteko testuingurua aprobetxatuz, kanpokaldean dantzatuko dugu eguraldiak uzten badigu (mendi oinetakoak eta euri-arropa eramatea aurreikusi :))

Biografia
Hainbat irakaslerekin bapateko konposaketan (Julyen Hamilton, David Zambrano, Yann Lheureux …) eta kontakt inprobisazioan (Eszter Gàl, Kirstie Simson, Urs Stauffer …) formatua, Arnhem-en (Herbehereak) 2000. urtean “postmodern dance maker” EDDC (European Dance Development Center) sartu nintzen. Hiru urtetan zehar eszenaratzea eta bapateko konposaketan espezializatu nintzen.

Lan koreografiko egiten (Geneban) eta interprete modura (Katarina Vogel Butoh garaikidea konpainian) hainbat urte ibili ondoren, dantzaren transmisioan (espazio publikoan interbentzio eta inprobisazio tailerrak zuzentzen, Barcelonetako zentro zibikoan) eta nekazaritzan zentratuko naiz.

Duela 10 urtetik hona, erabateko dedikazioa izan dut dantzan eta gorputz eta inguruneen artean daude hainbat harremanen arteko erlazioen ikerketan, bai nire sormen-lanetan (performanceak) eta bai gidatzen ditudan laborategi eta tailerretan ere Frantzian, Suitzan, Txilen, Alemanian, Katalunian, Euskal Herrian, Argentinan, Marokon…

Inspiratzen nauten korronteak: bodyweater laborategia, release teknika, landart, gune performace espezifikoa: fluxus, filosofia: frantses teoria…

www.sofiedubs.com

Utzi iruzkina