Festibala 2022

PROGRAMA

Abenduak 8
17:00h: ONGIETORRIA
18:00h – 21:00h: UMA-rekin dantzan
21:00h – 22:00h: Afaria
22:00h – 23:00h: Ongietorri Borobila
23:00h – 1:00h:  Ongietorri JAM

Abenduak 9
09:00h: Gosaria
10:00h – 13:00h: UMA-rekin dantzan

13:00h – 14:00h: KI elkarrizketak
KI-ren egungo joerak

14:00h: Bazkaria
17:00h – 20:00h: MAX-rekin dantzan

20:00h –  21:00h: Afaria
21:00h – 22:00h: KI elkarrizketak
Sexualitatea, nortasuna eta ierarkia KI-an

22:00h – 1:00h:  JAM

Abenduak 10
09:00h: Gosaria
10:00h – 13:00h: UMA-rekin dantzan

13:00h – 14:00h: KI elkarrizketak
Emozioak, erotismoa eta nahitasunak

14:00h: Bazkaria
17:00h – 20:00h: MAX-rekin dantzan

20:00h –  21:00h: Afaria
21:00h – 22:00h: KI elkarrizketak
Lankidetza, jolasa eta kirola KI-an

22:00h – 1:00h:  Mirari JAM

Abenduak 11
09:00h: Gosaria
10:00h – 12:00h: MAX-rekin dantzan

12:00h – 13:00h:  Amaiera JAM
13:00h – 14:00h: Agurraren Borobila
JASOTZEA

14:00h: Bazkaria eta agurra

Ostiraleko eta larunbateko Jamak irekiak dira 5€ko laguntzarekin. Larunbatekoan (Mirari Jama), zuretzat berezia den jantzi bat ekartzera gonbidatzen zaitugu.

* Jam guztiak zuzeneko musikariekin egingo dira.

EHKIEren V. Festibala 2022ko abenduaren 8-9-10-11an ospatuko da, eta EGUN GUZTIETAN geratuko diren partaideek izango dute lehentasuna. Egun batzuk bakarrik bazatoz, zehaztu izen-emate formularioaren aukeretan.

Prezioa
270€ (250€ EHKIE bazkiadeak)

Tailerrak, ostatua eta bazkariak barne.

** Laguntzaile aukera (lekuak bete arte): 220€ (210€ EHKIE bazkiadeak)

IZEN-EMATEA

Hurrengo botoia sakatuz izen ematea burutzeko orrira joan zaitezke.

WORKSHOPS

Maximiliano Sanford

Kontact Inprobisazio Tailerra – Mugimendu Jarraia

Dantzara bideratutako mugimendu akrobatikoen sarrera modu sotil, organiko eta jarraian ikertuko dugu. Lantegian, zoruan sartzeko eta lurretik irteteko modu desberdinak aztertuko ditugu, lurzoruaren energia erabiliz, indarra erabili gabe eta gorputzaren bulkadak aprobetxatuz, ariketa teknikoen eta inprobisazio-ariketen bidez.

Bikote-dantza ere landuko dugu, hainbat motatako porteak eta bikote eta talde-laneko dinamikak eginez, bestearen pisua oinarri gisa erabiliz, kontaktuaren eta inprobisazioaren teknikatik abiatuta.

Ikaslea bere buruarengan eta ikaskidearengan konfiantza garatzera gonbidatuta egongo da, bertigoaz eta arriskuaz gozatzen ikasiz.

Biografia
Brasilgo Selekzioko gimnasta ohia.

Honako konpainia hauetan egin du dantza: Losdedae (Madril), Date Danza (Granada), Cie La Flux (Paris).

Europako hainbat koreografoen proiektuetan parte hartu zuen: Sharon Fridman (Madril), Yutaka Takekey (Toulouse), WinVandekeybus (Brusela), Raphael Boitell (Paris), Lucio Baglivo (Madril). Madrilgo Carmen Senra, Victor Ullate eta Bambú Danza eskoletan aritu da irakasle. Europan eta Brasilen ere hainbat tailer eman ditu.

Uma Maraval

Kontact Inprobisazio Tailerra – Begiak azalean: Gorputzen arteko elkarrizketaren ñabardurak eta sotiltasunak

Hainbat mugimendu-mekanika aztertuko ditugu abiapuntu gisa, gorputzetatik eta gorputzen arteko elkarrizketa ahalbidetuko digun hizkuntza komuna eraikitzeko. Honako alderdi hauek landuko dira: pisu partekatua, ukipenaren geruzak, ardatzaren inklinazioa, grabitatea, gorputz artikulatua, gorputzaren entzutea, espazioaren kontzientzia, erritmoa, adierazpena eta hitzik gabeko komunikazioa.

Konposizioa, inprobisazioa eta mugimenduaren poetika.

Biografia
Arte plastikoak eta mugimendukoak, terapeuta.

Hamar urteko esperientzia, jakin-mina eta esplorazioa Contact Inprobisazioaren praktikan. Ara en Moviment elkarte artistiko eta hezitzailea zuzentzen du, eta urtero bi dantza-jaialdi antolatzen ditu, CI eta Arte Performatikoak. Lehenengoa duela zazpi urte (2016). Horrez gain, Katalunia, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Estonia eta Frantzian hezitzaileentzako material somatikoan eta Inprobisazio Harremanetarako tresnetan egindako 10 eguneko egoitza-prestakuntzako programa bat ere eskaintzen du. Gaur egun, CIko klase erregularrak eta mugimendu-taldeak eskaintzen ditu, besteak beste.

MUSIKARIAK

Ebi Soria

Artista, musikaria, dantzaria, soinu ekoizle, igorlea. Bere asmoa mugimendu eta soinuaren arteko sinbiosia bilatzea da, gertatzen denaren eta entzuten denaren arteko elkarrizketa espazio tenporal bat sortuz. Momentumak iradokizen dionari ekiten dio. Inter estimulazio bat, ingurua irakurriz eta entzunez honen oihartzuna zabaltzeko, espazioan dagoen gorputzarekin ere parte hartuz, jolastuz (playing) eta espazioarekin, gorputzekin eta eszenarekin elkar eraginez.

Alejandro de Antonio (Alex)

Musikaria. Oso maiteko du dantzaren espazioan mugimendu kolektibo handiak eraginda, ematen den energiaren artean, airea koloreztazearen artean eta soinuekin duten erritmoaren artean sortutako elkar eragina. Abentura honi besarkada musikal bat ematea, orain dela urte askotatik laguntzen dion bide eta grina da. Momentuan sortzea, laguntzeko eta sormen berri zein freskoa sor dadin, horrela, berak dioen bezala,“salbatzen gaituen gurpilak” bira dezan.

Utzi iruzkina