Topaketa 2023

BADATOR 2023ko TOPAKETA!

Ekainak 16, 17 eta 18 Kanpezu-n (Araba)

Topaketa, EHKIE-tik Kontakt Inprobisazio komunitateen eta lagunen arteko elkargunea eraiki eta ospatzeko helburuz urtero antolatzen dugun ekitaldi irekia eta dohakoa da. Bertan dinamizatzaile boluntarioek eskainitako tailerrak, jamak, kale-performancea eta giro ezinhobea aurkituko dituzu.

LO EGITEA
Lo egiteko aukera ezberdinak daude.

AUKERA 1 / Kultur Etxea (dohainik)
Udaletxeak eskainitako espazio batean dohainik lo egiteko aukera egongo da (lo-zakua, esterilla edo bestelakoak beharko dituzu, ta lurra nahiko hotza da, kontutan izan). Kultur Etxea herrian dago eta dantza espaziotik 5 minutu irauten da oinez.

Bertan geratu nahi baduzu, zure PLAZA ERRESERBATU beharko duzu, mugatuak bait dira.

Horretarako, IZEN-EMATEA EGITERAKOAN MARKATU AUKERA HAU.

AUKERA 2 / Autokarabanentzako aparkalekua
Furgonetaz bazatoz, dantza espazioaren atzean autokarabanentzako aparkalekua dago, baina bertan aparkatzeko plaza erreserba egin eta 5€ eguneko ordaindu behar dira, zure kabuz. Hemen behean duzu linka (erreserba arauetan jartzen du furgonetak ez daudela onartuta, baina Kanpezuko ordezkariek esan digute baietz, furgonetek baimena badutela). Parkinean ez dago sukaldatzeko baimenik, baina horretarako tokia egokituko dugu. Aparkalekua, piknik mahaiak eta sukaldatzeko egokituko dugun tokia oso gertu daude beraien artean eta dantza espazioaren ondoan ere.

Lotura: Aparkalekuan erreserba egiteko informazioa.

AUKERA 3 / Aterpetxea
Kanpezun badaude lo egiteko toki ezberdinak. Aukeren artean Aterpetxe bat dago, dantza espaziotik oso oso gertu. Baina zuk egin beharko duzu zure erreserba.

Lotura: kanpezu.com
Lotura: Aterpetxean erreserba egiteko informazioa.

JANA
Kanpezu herrian taberna, jatetxe eta dendak topatuko dituzu.

Zure kabuz sukaldatu nahi izatekotan, ekarri beharko duzu behar duzun guztia, han toki bat egokituko dugu sukaldatzeko, eta bertan mahaiak eta belardia dago.

Gogora ezazu hurrengoa: EZ DAGO SUKALDERIK EZ JANGELARIK, ETA PARKINEAN ETA KULTUR ETXEAN EZ DAGO SUKALDATZEKO BAIMENIK.

Txakurrak
Zure laguna zurekin ekartzen baduzu, erantzulea zu zara. Aurreko urteetako esperientzia kontutan hartuta, Topaketa egiten den eremu batzuetan animalien presentzia mugatzea erabaki dugu. Pertsona baten ardurapean ez dagoen tarteetan, txakurrak parkinean lotuta edo zure kotxe/furgonetaren barnean itxaron beharko zaitu.

Bazkidetza
Bazkidetza. EHKIE-ko bakidetza urtekoa da. Hurrengo urterako bazkide-kuota berritzeko edo bazkide berria egiteko epea Topaketan bertan hasiko da eta mini-topaketara arte iraungo du. Bazkideek EHKIEk antolatutako ikastaro eta festibaletan deskontuak dituzte, eta elkartearen antolamenduan parte-hartzeko aukera dute.

GARRANTZITSUA
Topaketan parte hartzeko Izen-ematea derrigorrezkoa da. Inskripzio-orria bete eta bidali duten pertsonak soilik onartuko ditugu Topaketako harreran. Aurreko urteetan izan ditugun arazoak ekiditeko, MESEDEZ, ETORRIKO ZARELA ZIUR DAKIZUNEAN EMAN EZAZU IZENA, eta ez lehenago. Espazioa handia denez, jende askok hartu dezake parte Topaketan, baina kantzelazioek, iritzi-aldaketek eta azken unean ez etortzea erabakitzen duten pertsonek antolamendua zaildu egiten dute.

Beraz, behin erabakia hartuta duzunean, osatu eta bidali ondorengo estekan agertzen den orria. INSKRIPZIO-ORRIA BETE

Informazio guztia argi baduzu eta 2023ko Topaketan parte hartu nahi baduzu, bete hurrengo formularioa.

LAGUNTZAILEA

Utzi iruzkina