EHKIEren VI. Festibala 2023ko abenduaren 7-8-9-10an ospatuko da, eta EGUN GUZTIETAN geratuko diren partaideek izango dute lehentasuna. Egun batzuk bakarrik bazatoz, zehaztu izen-emate formularioaren aukeretan.
Prezioa
280€ (260€ EHKIE bazkiadeak)
Tailerrak, ostatua eta bazkariak barne.
** Laguntzaile aukera (lekuak bete arte): 240€ (220€ EHKIE bazkiadeak)
PROGRAMA
Programa jetsi ezazu
Ostiral eta larunbateko JAMak irekiak dira (5€)
IZEN-EMATEA
Hurrengo botoia sakatuz izen ematea burutzeko orrira joan zaitezke.
WORKSHOPS
Catalina Mahecha
Kontakt Inprobisazio tailerra – Gorputz elementala
Dantzari inprobisatzailea eta gorputza mugimenduan ikertzen duen ikertzailea.
Formakuntza akademikoa Humanitateetan (Madrilgo Carlos III. Unibertsitatean) zein Hezkuntza Artistikoan (Graduondoko ikasketak Madrilgo Unibertsitate Complutensean) gauzatu ditu.
2009an Kontakt Inprobisazio Dantzarekin topatu zen Cristiane Boullosaren bitartez, azken honen lanak sakonki inspiratu ziolarik. Ordutik, maisu, dantzari eta performer ezberdinekin trebatu da; Diana Bonilla, Mayling Bisogno, Jonathan Martineau, Lucía Marote, Lucio Baglivo, Camille Hanson, Linda Bufali, Martin Keogh, Itay Yatouv, Karl Frost edota Joao Fiadeiro, besteak beste, eta Patricia García, Valburga Glatz eta Urs Staufferren lanketa somatikoak (Body Mind Centering) bereziki eragin diotela sentitzen du.
2014 eta 2016 bitartean, eta aldi berean, Kontakt Inprobisazio Formakuntza (Madrilen) eta Gorputz Prozesu Integratiboan (PCI) Formakuntza gauzatu zituen, azken hau gorputza eta mugimendua ikuspegi psikofisiko batetik ikertzen dituen alorra izanik. Bere lan pedagogikoa ikerketa somatikoan, mugimendu autentikoan eta mugimendu zein inprobisazioan unibertsoak sortzen dituen dimentsio poetikoan oinarritzen da.
Kontakt Inprobisazio irakaslea izan da Karen Taft dantza eskolan (2015), “Escuela de Danza Creativa”-n (2018/2020) eta “Espacio que Vuela”-n (2016/2021), bideratzailea Cardedeuko Kontakt Inprobisazio Festibalean (Katalunia 2017 eta 2020), WIM Festibalean (What Is Music Festival, Burgos 2016 eta 2018), Madrileko Kontakt Inprobisazio Formakuntzan irakasle gonbidatua (2019), La Máscara Antzokian, Laboractores eta del Valle Unibertsitatean (Cali, Kolonbia 2017/2021), Madrilgo Kontakt Festibalean (2022), Asturiaseko Kontakt Festibalean (2022) eta Madrilgo Ecstatic Dance Festibalean (2022). Inprobisazio eta gorputz lanketako irakasle “Itineranzza”-n (dantza eta musika formakuntza natur espazioetan (2021/2022)). Horretaz gain, bestelako kolanborazio eta proiektu propioak: “Cuerpo Mágico” (inprobisazioa dantzan) edota “Cuerpo y Voz” Tata Quintanarekin, besteak beste.
Espazio pedagogikoa autoezagutzako eta dantzatik zein gorputzaren lanketatik agertzen diren prozesuentzako laguntza-bide sakona bihurtu da urteen poderioz. Proiektu eszenikoetan aritu da elkarlanean “Little Queens” konpainiarekin (2015), “Aurality and Enviroment”-arekin eta Brandon LaBelleren “Ghost Proyect”-arekin, performer moduan bideosorkuntzan (Madrilen 2017/2022) eta performancetan ez-ohiko dantza espazioetan “Descalzinha Danza” kolektiboarekin. Gaur egun, disziplina anitzeko sorkuntza proiektu ezberdinetan hartzen du parte inprobisazioaren inguruko alor ezberdinetako artistekin batera.
Jordi Ramon Escamez
Kontakt Inprobisazio tailerra – Sustraietara bueltatuz. Sotilari goraipamena
Dantzari eta maisua
Dantzari eta maisua, 20 urte baino gehiagoko ibilbidearekin dantzaren munduan.
Hasiera batean “Col·legi del Teatre” eta Jessica Walkerren Gorputz-Espresio Dramatikoaren Laborategian jaso zuen formakuntza, bestelako tailer ugarirekin konbinatuta: Dantza Garaikidea, Kontakt Inprobisazioa, Butoh, Tango, Shiatsu, meditazioa eta beste disziplina artistiko eta holistiko batzuk.
Euskal Herriko “Orekan Gorputz Eskola”-ren sortzaileetako bat izan zen (2005tik 2008ra), zeinaren bitartez Kiren bidea elkarbanatzen hasi zen.
Cardedeuko Kontakt Festibalaren antolatzailea sei ediziotan zehar, Catalunya Camp i Eix Festival.
“As d’Arts Cardedeu”-ko kidea 12 urtetan zehar, dantza eta inprobisazioarekin lotutako tailerrak, festibalak eta ikastaroak antolatzen dituen Artista Performatzaileen Elkartea, hain zuzen ere.
Bartzelonan kokatutako “Xantala” hezkuntza libreko proiektuaren laguntzaile eta kudeatzaile. Kontakt tailerrak ikuspegi honetan oinarrituta ematen ditu, hau da, autonomian, benetakotasunean eta autoerregulazioan.
Maisu maitagarriak diren bi alabaren aita da.
MUSIKARIAK
Gina Quatrecases
Musikak txikitatik lagundu izan dio eta hala jarraitzen du izaten. Musikaren fenomenoak barne hartzen duen guztia ulertzeko grinaz, etnomusikologia ikasi zuen. Orain dela urte batzuetatik, pedagogia eta gorputz-lana ditu lagun ere, esparru profesionalaren barnean zein bertatik kanpo, beti ere musikarekin harremanetan. Horretaz gain, gorputza-mugimendua-musikaren arteko harremanaren ikerketak bultzatuta, Psikomotrizitatean eta Espresio-Jolasetan ere trebatu zen. Gaur egun, Gorputz-Espresio Terapeuta moduan trebatzen ari da, Kontaktera hurbildu zuen bidea, hain zuzen ere.
Kontserbatorioan instrumentu nagusi moduan ikasitako klarineteari, beste asko batu zaizkio urteak pasa ahala: ahotsa, ukelelea, akordeoi diatonikoa, perkusio txikiak…
Gaur egun, hiru proiektu nagusitan hartzen du parte: Gina&Hernan Music (kirtanak eta soinu-bidaiak), Aluca (A capellazko ahots polifoniak) eta Visión y Cuerpo (mugimendua, musika eta arte plastikoak).
Hivan Farias
Pirineoetatik zeharreko bidai baten ostean, muduarentzako espazio magiko eta sendatzaileak sortzeko inspirazioarekin, Soinuaren Terapeuta moduan trebatu zen. Harrezkeroztik, soinu-bidaiak dira bere dedikazioetako bat, bai Erlajaziorako bai eta mugimenduan gauzatutako meditazioetarako, Ecstatic Dancetarako, KI Jametarako edota zentzumen-bidaietarako ere.
Berak dioen bezala: “Animaliengadik, naturarengadik, lurrarekin topatzetik eta kontatuarengandik inspirazioa jasota, mugimendua, grabitatea eta gorputzaren espresioa ikertu ahal izateko ingurumenak eskaintzen ditut, jolas gakoen eta inprobisazioaren bitartez. Munduarekin zein bere izakiekin komunikatzeko beste modu bat proposatzen dut. Entzungarria den horretatik haratago doana entzuteko entzumena sustatuz, sentikortasuna eta presentzia areagotuz”.
Ikastaro asko eman ditu eta kontzertu zein festibalak antolatu ditu leku askotan, Beti ere Soinuan, Mugimenduan eta Naturan inspiratuta. Gaur egun, Verdor Contact-Impro Festibala antolatzen du Balboan (Leonen).

