Topaketa 2025

BADATOR 2025ko TOPAKETA!

APIRILAREN 25, 26 eta 27 Kanpezun (Araba)

TOPAKETA, EHKIEtik Kontakt Inprobisazio komunitateen eta lagunen arteko elkargunea eraiki eta ospatzeko helburuarekin urtero antolatzen dugun ekitaldi irekia eta doakoa da. Bertan dinamizatzaile boluntarioak eskainitako tailerrak, jamak eta giro aparta aurkituko dituzu.

LO EGITEA
Lo egiteko aukera ezberdinak daude:

AUKERA 1 / Kultur Etxea (dohainik)
Udaletxeak eskainitako espazio batean dohainik lo egiteko aukera egongo da (lo-zakua, esterilla edo bestelakoak beharko dituzu, lurra nahiko hotza dela kontutan izan). Kultur Etxea herrian dago eta dantza espaziotik 5 minutura oinez.

Bertan geratu nahi baduzu, izen-ematea egiterakoan zure PLAZA ERRESERBATU beharko duzu, plazak mugatuak bait dira.

Horretarako, IZEN-EMATEA EGITERAKOAN MARKATU AUKERA HAU.

AUKERA 2 / Autokarabanentzako aparkalekua
Furgonetan bazatoz, dantza espazioaren atzean auto-karabanentzako aparkaleku bat dago, baina bertan aparkatzeko plaza erreserba egin eta 5€ eguneko ordaindu behar dira, ZURE KABUZ. Hemen behean duzu linka (erreserba arauetan jartzen du furgonetak ez daudela onartuta, baina Kanpezuko ordezkariek esan digute baietz, furgonetek baimena badutela).

PARKINEAN EZ DAGO KOZINATZEKO BAIMENIK, baina horretarako leku bat egokituko dugu. Aparkalekua, piknik mahaiak eta kozinatzeko egokituko dugun tokia oso gertu daude beraien artean eta dantza espazioaren ondoan ere bai.

Lotura: Aparkalekuan erreserba egiteko informazioa

AUKERA 3 / Aterpetxea
Kanpezun badaude lo egiteko toki ezberdinak. Aukeren artean Aterpetxe bat dago, dantza espaziotik oso gertu. Baina zuk egin beharko duzu zure erreserba.

Lotura: kanpezu.com
Lotura: Aterpetxean erreserba egiteko informazioa

JANA
Kanpezun taberna, jatetxe eta dendak topatuko dituzu.
Zure kabuz kozinatu nahi izanez gero, primeran. Toki bat egokituko dugu horretarako eta bertan mahaiak eta belardia daude.

Gogora ezazu hurrengoa: EZ DAGO SUKALDERIK EZ JANGELARIK, ETA PARKINEAN ETA KULTUR ETXEAN EZ DAGO KOZINATZEKO BAIMENIK.

Txakurrak
Zure laguna zurekin ekartzen baduzu, erantzulea zu zara. Aurreko urteetako esperientzia kontutan hartuta, Topaketa egiten den eremu batzuetan animalien presentzia mugatzea erabaki dugu. Pertsona baten ardurapean ez dagoen tarteetan, txakurrak parkinean lotuta edo zure kotxe/furgoneta barnean itxaron beharko zaitu.

Bazkidetza
EHKIE-ko bakidetza urtekoa da. Hurrengo urterako bazkide-kuota berritzeko edo bazkide berria egiteko epea Ekainak 26ra bitartean izango da. Epe horretatik kanpo ez da berritze edo bazkidetza berririk onartuko. Topaketan bertan bazkidetza berritu edo bazkide berria egin ahalko zara Andoni diruzainarekin kontaktatuz. Bazkideek EHKIEk antolatutako ikastaro eta festibaletan deskontuak dituzte, eta elkartearen antolamenduan parte-hartzeko aukera dute.

GARRANTZITSUA
Topaketan parte hartzeko Izen-ematea derrigorrezkoa da. Inskripzio-orria bete eta bidali duten pertsonak soilik onartuko ditugu Topaketako harreran. Aurreko urteetan izan ditugun arazoak ekiditeko, MESEDEZ, ETORRIKO ZARELA ZIUR DAKIZUNEAN EMAN EZAZU IZENA, eta ez lehenago. Espazioa handia denez, jende askok hartu dezake parte Topaketan, baina kantzelazioek, iritzi-aldaketek eta azken unean ez etortzea erabakitzen duten pertsonek antolamendua zaildu egiten dute.

Apirilak 9ra arte, lehentasuna emango zaie Topaketa osorako datozen pertsonei. Egun gutxiago etortzen direnak itxaron zerrendara pasako dira, eta Apirilak 9an lekua egonez gero, zerrenda orokorrera pasako dira.
Kanzelazioak lehenbailehen egiteko eskatzen dizuegu, itxaron-zerrendetako jendeari aukera bat emateko.

Beraz, behin erabakia hartuta duzunean, osatu eta bidali ondorengo estekan agertzen den orria. INSKRIPZIO-ORRIA BETE

Informazio guztia argi baduzu eta 2025ko Topaketan parte hartu nahi baduzu, bete hurrengo formularioa.

LAGUNTZAILEA

Utzi iruzkina