Catalina Mahecha 2025

Catalina Mahecha 2025 – LLUM YOGA Espazioan

PISU DIALOGOAK: gorputz elkarrizketak grabitatearekin

Tailer hau gorputzaren eta harremanen barruan pisuaren bidaia aztertzen duen ikerketa bat da, Kontakt Inprobisazioaren praktikaren bidez. Gure gorputzean pisuaren sentsazioa antzemateak eta masa-zentroak grabitatearekiko duen mugimendua sentitzeak aukera ematen digu beste gorputzekin harremanetan jartzeko leku askeago eta seguruago batetik. Pisua partekatzea erronka eta ardatz nagusietako bat da KI praktikaren barruan: Nola eman, nola jaso, nola kudeatu deserosotasuna, nola ezagutu gure mugak…

Pisua, masa eta grabitatearen arteko harreman moduan ulertzen dugu: esperientzia bizia da, errealitate aldakorra, proiektatzen denean mugitzen gaituena, eta ematen dugunean, berriro indarra itzultzen diguna espazioan bidaiatzeko. Ez gara bakarrik joaten; elkarrekin goaz, gorputz batetik bestera bidaiatzen duen dantza batean.

TAILERRA

Azaroak 16
Tailerra: 10:00-14:00

Lekua
Llum Yoga (Berriz)
Poligono Industrial Eitua, 49, 48240, Vizcaya

Prezioa
50€ / 25 EHKIE bazkideak

IZEN-EMATEA

Hurrengo botoia sakatuz izen-ematea burutzeko formulariora joan zaitezke.

Catalina Mahechari buruz (BOG/MAD)

Dantzaria, inprobisatzailea, gorputzaren mugimenduan ikertzailea. Naturaren eta arimari zerbitzatzen dioten prozesu artistikoen maitalea. Giza Zientzietan lizentziatua, Hezkuntza Artistikoan graduondokoa. Gestalt Transpertsonaleko ikaslea. 2014az geroztik Kontakt Inprobisazioan eta Prozesu Gorputz Integratiboa praktikatzen eta irakasten ditu. Norberaren ezagutza-prozesuen laguntzailea da, dantza eta mugimenduaren bidez. Cuerpo Mágico-ren sortzailea da, dantzarako inprobisazio-praktika.

Gaur egun, dantza-praktiken irakaskuntzan dihardu eta Artearen eta Errituaren arteko mugan dauden proiektuak garatzen ditu.

Ondorengo lekuetan irakaskuntza esperientziak ditu: Karen Taft Dantza Eskola (2015), Escuela de Danza Creativa (2018/2020), Espacio que Vuela (2016/2021), CI Festival, Cardedeu (2017, 2020), WIM Festival, Burgos (2016, 2018), Madrilgo Contact Formakuntza (2019), Teatro La Máscara, Laboractores eta Valle Unibertsitatea (Cali, Kolonbia, 2017-2021), Madrid CI Festival (2022), Asturias Contact Festival (2022), Ecstatic Dance Madrid Festival (2022), Itineranzza (2021/2022): dantza eta musika formakuntza natur guneetan, Cuerpo Mágico, Cuerpo y Voz (Tata Quintanarekin) eta beste hainbat lankidetza eta proiektu propio.

Utzi iruzkina