Zer esan nahi du Bazkide izateak?
– Elkartearen alde zaudela eta bere parte sentitzen zarela, eta zure energia eta diru pixka bat jarriz parte hartzen duzula, etorkizuneko proiektuak bultzatuz.
– Ahotsa eta bozka izango dituzu (bazkidea ez bazara ahotsa soilik) urtero Irailaren amaiera edo Urriaren hasiera inguruan, MINI-TOPAKETAren barne, ospatuko den EHKIE-ko Asanblada Orokorrean. Bertan, urteko plangintza aurkezteaz gain, urtero Zuzendaritza Batzordeko karguak aukeratuko dira. Halaber, bestelako ekitaldietarako edo hartu beharreko erabakietarako, emailez informatua izango zara eta zure iritzia oso kontutan izango dugu. Iradokizunik edo proposamenik baduzu, e-postaz bidali ditzakezu ehkie.kontakt@gmail.com helbidera.
– EHKIE-ko bazkide izateagatik deskontuak izango dituzu EHKIE-tik antolatzen diren ikastaro, festibal eta ekintzetan ere. Aurten ekintza desberdinetan hasi gara lanean: abenduko Festibalean, Urs Stauferren ikastaroan, Topaketan eta Mini-Topaketa bat bazkideentzat.
– EHKIE-k kalerako soinu-ekipo bat eta argiak ditu. Bazkideek material hau erabiltzeko eskubidea dute Euskal Herrian leku izango duten Kontakt Inprobisazio ekintzetarako, eguneko 5€ ordainduz. Eskabidea egiteko ehkie.kontakt@gmail.com helbidera idatzi.
Bazkideak
Urteroko Juntaren erreleboaren prozedura erraztu eta bermatzeko, Juntan parte-hartzeko PREST egongo diren bazkideen errelebo-zerrenda bat egingo da. Hausnarketa egin ondoren, errelebo-zerrenda hau, inor derrigortu gabe eta Juntan parte-hartzeko ko-ardura hartzen duten bazkideekin bakarrik sortuko da.
Errelebo-zerrenda hau osatzeko bi Bazkide mota bereiztuko ditugu:
BAZKIDE “PREST”
Bazkide “PREST” izateak, EHKIE-ren barne, aktibo egoteko konpromezua eskatzen du, eta behar izan ezkero Juntan parte-hartzeko ko-ardura onartzea. Juntan parte-hartzeko borondatezko hautagaitzarik ez egotekotan, bazkide mota honen errelebo-zerrendakoekin kontsultatuko da.
- Urteko kuota 20€koa da.
- Asanbladetan ahotsa eta bozka.
- Deskontuak EHKIEk antolatutako ekintzetan.
- EHKIEren barne antolatzeko ekintzak proposatzeko aukera.
- EHKIEren materiala alokatzeko aukera.
BAZKIDE
Bazkidea soilik izateak, administratiboki BAZKIDEAren egoera eta eskubide berberak dauzka baina ez du Juntan parte-hartzeko ko-ardura hartuko, beraz ez da errelebo-zerrendan egongo.
- Urteko kuota 20€koa da.
- Asanbladetan ahotsa eta bozka.
- Deskontuak EHKIEk antolatutako ekintzetan.
- EHKIEren barne antolatzeko ekintzak proposatzeko aukera.
- EHKIEren materiala alokatzeko aukera.aukera.
- DESBERDINTASUN BAKARRA: Ez du Juntan parte-hartzeko ko-ardura hartzen, beraz ez da errelebo-zerrendan egongo.
Noiz egin nahiteke Bazkide?
Apirilak 25etik Ekainak 26era.
EHKIEko bazkide izan nahi baduzu, lehenik eta behin: EHKIE-ko kontu korrontean 20€ (urteroko kuota) sartu, eta ondoren hurrengo botoian sakatuz alta orria bete eta bidali. Egiaztatze mail bat jasoko duzu.
La caixa IBAN: ES 50 0133 6452 34 4200001931
Titularra: EHKIE Kontakt Dantza Elkartea
BIC: CAIXESBBXXX
Kontzeptuan zure izen abizenak jarri.
Bazkide bazara, diru sarrera bakarrik egin (zure izen abizenak jarri!!). Kuota honek hurrengo Topaketararte iraungo du. (maiatza/ekaina). Egiaztatze mail bat jasoko duzu diru sarrera egin ondoren.
Elkarteko Estatutuak jetsi itzazu
