EHKIEren VII. Festibala 2024ko abenduaren 5-6-7-8an ospatuko da, eta EGUN GUZTIETAN geratuko diren partaideek izango dute lehentasuna. Egun batzuk bakarrik bazatoz, izen-emate formularioaren aukeretan zehaztu behar duzu.
Prezioa
300€ (275€ EHKIE bazkiadeak)
Tailerrak, ostatua eta bazkariak barne.
** Laguntzaile aukera (lekuak bete arte): 260€ (235€ EHKIE bazkiadeak)
PROGRAMA
Hurrengo loturan programa deskargatu dezakezu
Ostiral eta larunbateko JAMak irekiak dira (5€)
IZEN-EMATEA
Hurrengo botoia sakatuz izen ematea burutzeko orrira joan zaitezke.
WORKSHOPS
Ester Momblant Ribas
Jokoaren arauekin jolasean
Gorputza arriskatzen den dantza batean, sistemaren berezko elementuak agertzen dira hura babesteko: erreflexua, beldurra, kontrola, zurruntasuna. Badirudi jokoaren arauak ezagutzea, minik ez hartzeko, dantza seguru, ezagun eta espero denaren giltza izan daitekeela. Bota ditzagun dadoak airera sistemak dakien konfiantzarekin, isladak funtzionatzen duela, ziurgabetasuna ere jokoaren parte dela.
Biografia
Ester Momblant Ribas dantzaria, irakaslea eta ama da. Bere heziketa akademikoa University College Chichesterren (Ingalaterra), School for New Dance Development-en – S.N.D.O. (Holanda) eta berriki graduatu da Institut del Teatre de Vic-en. 1997tik Hezkuntza Somatikoaren esparruan lan egiten du, dantzari (KI) eta gorputz-kontzientziari aplikatuz. Europan, Errusian, Brasilen eta Israelen aritua da. 2004tik Bartzelonako Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolako (ESMUC) irakaslea da.
“Nire ustez, KontaKt Inprobisazioa mugimenduko ikerketa da: gorputzaren eta kontzientziaren arteko aldibereko elkarrizketa”.
Olaf Kehler
Kontakt-Inprobisazioa inprobisatzen
Kontzientziak, presentziak eta jolasak konexioa eta mugimendua nola eraldatzen duten aztertuko dugu. Dantzaren oinarrizko elementuak ikusiko ditugu — forma, denbora, espazioa eta energia — bat-bateko elkarrizketarako tresna gisa. Flow-ean, erritmoan eta musikaltasunean zentratuko gara, ezaugarri horiek jolaserako eta sormenerako espazio bat sortzeko erabiliz.
Biografia
Koreografoa, dantzaria, kultur eragilea, irakaslea, independentea; 97an Amsterdamgo “SNDO”-ean graduatua, Steve Paxton, Katie Duck, Ruth Zapora, Lisa Nelson, David Zambrano, Nancy Stark-Smith bezalako irakasle berritzaileekin lan egin du. 1996an, mugimenduan, antzerkian, musikan eta arte bisual eta plastikoetan diharduten background desberdinetako artistekin batera Amsterdamen sortutako “travelling performance collective” CATAPULT-eko kide fundatzailea izan zen.
2005ean “l’ mono- Centro de Investigación Artística y Cultural” proiektua sortu zuen Bilbon. Espazio esperimental horretan bertako, estatuko eta nazioarteko artista ugari elkartu eta aritu ziren.

