Urtean behin, udaberri amaiera aldera EHKIEk bere topaketa antolatzen du. Aseburu osoko kontakt inpro. festa bat da, ekintza ezberdinez, JAMez eta kale ikuskizun batez osatua.
Topaketa autogestionatua da eta bertan parte hartu eta lo egiten geratzeko aukera doakoa izaten da.
Topaketaren helburua Euskal Herriko kontakt inpro. dantzarien topaleku izatea da, komunidadea indartzea, gune ezberdinen artean zubiak sortzea, kontakt inpro.a kalean ezagutzera ematea eta guztion artean sortua den asteburu eder honetaz disfrutatzea.
Urtero Topaketan EHKIEk bere urteko batzar orokorra ospatzen du, nun bertan bazkide eta zuzendaritza batzordea biltzen diren, aurreko urteko balantzea egin eta hurrengo urterako plana zehazteko.

